XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ba al da hemen berastegiarrik?- galdetu nuen.
- Badakizu Pedro Martin izeneko gizarajo hura nor zen? Huraxe beste berastegiarrik ez dago hemen - erantzun zidaten.
Azkenik ifernura joan eta kask-kask atea jo nuen.
Irten zen deabrua eta: - Ba al da hemen berastegiarrik?- galdegin nion.
- Guztia dago berastegiarrez estalirik - erantzun zidan.
Apaizak, beste munduko bere ibilaldiaren berri eman eta haserre gorriz ekin zien eliztarrei: - Berastegiarrok! Gaiztoak zarete oso eta Jainkoaren pazientzia bukatu da.
- Horregatik, izugarrizko zigorra botatzera doa zuen gainera.
- Jauna!- esan zuen gero oihu handiz, eliza sabaira begira zegoelarik -.
- Jauna!, bota su hori berastegiar gaizto hauek kiskal daitezen!.
Apaizak esan bezala, eliza sabaitik dir-dir sutan iztupa zati bat erori zen eta eliztar guztiak harriturik geratu ziren.
- Bota gehiago, Jauna - deiadar egiten zuen apaizak.
Eta bigarrenez ere dir-dir iztupa zati handia sutan erori zen.
Jendea elizako atean pilatu zen kanpora irten nahirik....